OndarroakoTriatloi

Koaxin Foroa
 
Página principalPágina principal  PortalPortal  CalendarioCalendario  FAQFAQ  BilatuBilatu  IzenpetuIzenpetu  LoginLogin  

Comparte | 
 

 Gasteizko Ironmana 2015

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
nko

avatar

Mezu kopurua : 116
Fecha de inscripción : 15/01/2011
Edad : 27

MezuaGaia: Gasteizko Ironmana 2015   Lun Dic 01, 2014 5:07 pm

GASTEIZKO IRONMANA

Gasteizeko abenturi baixakun hasi zan. Landan Beñat, Txomin ta hirurok batu giñan. Bizikletan buelta bat emon eta igaxan bixkat ein gendun. Niri oso ondo etorriaztan nerbixoik ez eukitxeko ze bestelan parata eoneran buru martxan hasten da ta orduntxe tensiñoi guztik.

Hamendik Gasteizea jun giñan. Txomin ta nik leku topa bir gendun furgonak aparka ta bertan lo etxeko. Eskerrak Txominek leko bat erdi fitxata eukan, berta jun giñan furgonak laga ta gero erdialdea jun giñan anbienti ikusi ta lotako ordurarte denpori etxea.

Zapato goxin esantu ta brifinea juteko geuazen batute baine alperriku ixan zan. Jun ginan baine pilo bat laun euazen pasiluk be beteta ta urten ein gendun ze ixe ez zan entzuten ta inor ez zan enteraten.
Hortik Txomin ta ni berak biarra etxen daben restaurantea jun giñan. Bertan berak lagata makarroik einde geukagun. Tontun morun jan depositxuk ondo beteteko ta gero landa jun giñan, T1-en bizikletak laga, neoprenu desinfekta…

Hamendik direkto T2-re, zapatak, biseri, gel parebat ta klinesak laga ta gero ya bertan ingurun geatu giñan. Atzaldi pasa gendun ta nerbixuk gerua ta gexa.
Afatxako pizzexa bat fitxata geukan oseake berta jun ginan Txomin eta ni , Beñatek eruteko hartuban pizza ta beran hotelea un zan.
Nik bi pizza jan neban eta Txominek bi terdi ezpana konfundiute ajajjaj Direkto furgonetan sartu ta lota (ero teletetxo etxea) ajajja

Aia zan dia D.
Goxa esnatu, armosa ta Landa.

Dana prepara, neoprenu jantzi ta salida. Bizikletak euazen lekuatxik salida ixe azkanetan aia giñan eta salidi emon eta ixe bi minuture sartu giñan ureta.

IGAXAN - Hasieratik helburu argi, aldan gitxien kantsa eta jentiaz gerran ez sartzi. Denpora guztik errez nixun sentzaziñoiaz jun nitxan. Lelengoko buelti emon erlojuai beatu eta 30’36’’ oso pozik, biarren buelti be ein neban ta 31’06’’. Trantzisiñoi oso lasai hartu dana ondo prepara ta bizikletan hasi nitxan 1h07’ nixun.

BIZIKLETAN – Bizikletan helburu 6h etxi zan, 30km/h medixi.  Hasi ta lelengoko bueltan 54km 33km/h medixan nixun eta oso errez, sentzazinoi onak, pultsun trankil trankil…

Bizikletan buelta bakotxin behin kamino eskinan para txixe ein gerrixe luzatu bixkat (krakarak ata) eta segi etxen neban. Honeaz aparte orduro bidoi bat eran, barrita bat jan, eta gel bat hartzen neban. Aparte noxin behin platano erdikan bat be hartzen neban abituallamentun.

Halantxen jun zin lelengoko orduk. Biarren bueltan gure taldekide, laun, animadore… dizenakin para nitxan eurak euazen abituallamentun. Aurretik emon netzen sandwiche hartu, bidoi hutsak emon ta betik hartu, berba bixkat ein gauzi zelan dun komentaten ta Beñat ta Txomineatxik galdetzen ta segi ein neban. Hamendik landa dan zatixe jan eta erateko aprobetxa neban, halanik azkan buelti emon ta korrikan etxea aia orduko jateko guztin digestinoi ondo einde eukitxeko.

T2 re aia nitxanin oso oso pozik. Kantza baik, oso sentsaziñoi onakin eta hamentxe denporetan: Pentsa baino 25min hobeto!!!!
Bizikletan 180km 5h35’  - 32km/h pasau.

KORRIKAN – Hasi ta seirun konturatu nitxan ondo neuala ta ahal zala egun ona ixan baine maratoi bat luzire ta emoziona baik aurretixaz pentsata neukan ritmun juten alegindu nitxan natxe momento askotan animukin… emoziona ta ritmu altza.

Nik 5min/km urteteko asmu neukan ta gero kilometruk pasa ahala ba jungonitxan geldixa juten. Intentziñoi zan 30km hortxe ritmun etxi ta azkan buelti ba aldabenak aldabena bañe banekixen oñez bara be azkan buelti engonebala.

Korrikan be bizikletan morun buelta bakotxin behin txixe etxen para nitxan. Aparte buelta bakotxan lelengoko abituallamentun oinez etxen neban gel bat hartu ta lasai ure erateko. Beste guztixetan eraten neban koka-koli ero akuarius ero beste zoze bañe danetan zeoze eran neban para baik.

Maratoi aurrea ixun 3 buelta emonda neuan ta azkana faltazan. Txoi txiki batek esaztan Beñat minutu gitxire euanela baine nik pentsa neban ezna ni on inor atrapaten hasteko morun ajjaja baine leko baten alkar ikusi giñan ta pentsa baino urria euan ta esan neban zeatxik ez?? Aajaj

Hau 32km ingurun ixan zan, 2-3 km gerua atrapati lortu neban ta hasierako intentziñoi beraz batea meta sartzeku neukan aurten debako triatloin ein gendun morun. Politxe ixangozan!!!
Baine atrapa ta seixan berak be esaztan aurrea juteko ta bai ritmo alde nahiku euan, ni de menos a mas nixun. 32-38 km tartin oso arin jun nitxan 4’30’’bueltan. Hau ritmu ezta oso ariñe berez baine maratoiko hor momentun neuri sinistu baietz jajaj
Baine 38km aia zan ta aurreko 6km –tan eindako esfuertzu igarri neban ta derrepente ixe 6min/km jutea pasa nitxan. Hau ikusitxe esan neban dana be 4km diz oseake disfrutatea merezizute!!

Azkan 4km tan abituallamentutan oinez ein neban trankil erateko eta gitxike gitxike meta jun nitxan.

Azkan parebat kilometro malkuk eusten jun nitxan. Bueno eusten ez, nitzat nearrez neuan baine malkuk eztozten urteten eztai desidratata neualako ero zan, sentzaziñoi rraru ixan zan.

Plazan sartu eta on bai disfruta bir neban ze denpora askon amestutako momentu aiata euan. Ingurure beatzen nixun ezaunak zinan eta ez zinan animuk eskertzen. Halakoxe momento baten konturatzen za zelako taldi eta launak gazen. Eznu hastea ixenak idazten ze bertan eunin eonzan baten bat lagako dot ahaztute baine bene benetan ESKERRIK ASKO DANOI!!!!! Bertan eon ziñenoi ta ironmana watsapez eta internetez segi ein zenduen guztioi.

Ezin leike esplika ze sentiu neban zuen arpexetan euan poza eta emozinoi neuk ironmana amatxu nebalako zala ulertu nebanin.

Bueno txapa hau guzti idatzi ta irakurri dotenin ixe bertan eunin baino gexa emoziona na oseake baten bat hona berarte aiaten bara irakurten ba eskerrik asko!!!

Amaitzeko emaitzak ipinikot.

3800m igaxan. 1h02’31’’.  1’39’’/100m. 72. Postu
180Km bizikletan.  5h36’02’’. 32km/h 346.postu
42km korrikan.  3h35’20’’.  5’06’’min/km 73.postu.

Orokorrin. 10h20’54’’ 116.postu

P.D: Nik disfruta neban ein nebanaz!!!! ajajaj
Gora itzuli Ir abajo
 
Gasteizko Ironmana 2015
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
OndarroakoTriatloi :: Orokorra :: Kronikak-
Aldatu: